Episodes

  • RF 17.16: Harlem Shuffle Records eta Mad about you
    Jan 23 2026
    Aste honetako klasikoak Harlem Shuffle Recordsi zor dizkiogu. Haien katalagoko azken argitalpenekin bete dugu aste hontako ataleko hasiera. Ondoren Kataluinara joan gara bertan azaroan ospatzera doazen Mad About You jaialdia komentatzeko. Laurel Aitken izan da protagonista beraz azken zatian. Amaitzeko Ttak! eta Radici Nel Cemento. Reggae Sukarra ona da!
    Show More Show Less
    56 mins
  • 17.15: Lloyd Parksen kontzertua aurkezteko Pantxeko Pablorekin
    Jan 17 2026
    Aste honetan Pantxeko Pabloren bisita izan dugu, hurrengo urtarrilaren 23an Lloyd Parks izango da Bilbon eta hori aurkezteko izan da gurean. Ondoren nobedadeak etorri dira: Iseo eta Dodosounden diska berria, Herrimin taldearen abesti berria eta Time To Rootsen erreferentzia berria. Reggae Sukarra ona da!
    Show More Show Less
    57 mins
  • RF 17.14: Urteko lehenengoa EHko nobedadeekin
    Jan 9 2026
    Urteko lehen atala hemen da eta betiko moduan Asteko Klasikoa atalarekin hasi dugu. Aste honetan aldiz, Fire Rush liburua izan da gure klasikoa. Tritone Grabacionesek nobedadeak ekarri dizkigu, Rev. John Howell y Los Atlantes-en "En el Frontón". Iruñerrian jarraitu dugu The Titanians-en "Tinko" lan berria entzuteko. Baina nobedade gehiago ekarri dizkigu Herrimin taldeak "Mendian Gora Haritza" abestiaren reggae bertsioarekin. Bukatzeko Basque Dub Foundation. Reggae Sukarra ona da!
    Show More Show Less
    57 mins
  • RF 17.13: Urteko azkenak 60. hamarkadaz geroztik Jamaikan sortutako lehen ska taldea ekarri digu.
    Dec 20 2025
    2025eko azken Reggae Fever hau The Skatalites handiekin hasi dugu. Skaracha abestiak Skaracha taldera eraman gaitu (60. hamarkadaz geroztik Jamaikan sortutako lehen ska taldea). Tip a Top Records zigiluarekin atera dute beraien lehen singlea eta zigiluaren katalogoaren zati bat entzuteko aukera ere izan dugu. The Skatanauts eta Breakfoast Mood taldean azkenak entzun ditugu. Amaitzeko Yellowman! Reggae Sukarra ona da!
    Show More Show Less
    56 mins
  • RF 17.12: Skabidean eta Amaika Ruderen lan luze berriak entzun ditugu
    Dec 12 2025
    Aste honetan bi diska entzun ditugu goitik behera. Skabideanen estudioko seigarren eta azken lana "Herri Kuttuna" eta Amaika Ruderen estudioko lehen lana "The Ska and the Abstract Truth". Asteko Klasikoaren tartean The Skatalites izan ditugu. Reggae Sukarra ona da!
    Show More Show Less
    56 mins
  • RF 17.11: Amaika Rude eta Sustraian Records
    Dec 5 2025
    Abenduko lehen atal honetan The Harmonians izan dira asteko klasikoak. Astero bezala nobedadeek garrantzia izan dute eta gaur Amaika Ruderen lan berriko aurrerapen kantua entzun dugu. Sustraian Recordsen "Arin, eder eta zikin" bilduma ere entzun dugu. Bukatzeko The Cabriansen 25. urteurrena eta Mojo Workin jaialdiaren kartela. Reggae Sukarra ona da!
    Show More Show Less
    57 mins
  • RF 17.10: Jimmy Cliffi buruzko berezia
    Nov 28 2025
    Aste honetan Jimmy Cliff musikari jamaikarrak, reggae musikaren ikono handienetakoak, utzi gaitu. Bera omentzeko saio berezia egitea pentsatu dugu eta 60. eta 70. hamarkadetako musikaz hornituriko saioa prestatu dugu. Reggae Sukarra ona da!
    Show More Show Less
    58 mins
  • 17.9: Lloyd Parks Bilbon eta Grows Music Collective
    Nov 22 2025
    Aste honetakoa Lloyd Parkesekin hasi dugu. Reggae abeslari eta baxulari mitikoa Euskal Herrira dator urtarrilean eta bere hastapenetako abesti batzuk entzun ditugu. Ondoren Zaragozara joan gara Grows Music Collective proiektua gehiago ezagutzera. Honek, Jesus Bravo, Aggromondarrak eta The Magnetophones entzuteko parada eman digu. Amaitzeko Rudelari Egunaren egitarauari errepasoa eman diogu. Reggae Sukarra ona da!
    Show More Show Less
    57 mins